Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Boroako krimena, A25eko mobilizazioak eta Beldur Barik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Boroako krimean: 2020ko maiatzean 66 urteko osaba kolpeka hiltzea leporatutako gizonak deklaratuko du gaur Bizkaiko Auzitegiaren 2. sekzioan horren kontrako prozesuan. Epaiketa ostiralean hasi zen zinpeko epaimahaiaren osaerarekin. Zazpi emakumek eta bi gizonek epaituko dute auzia.
- A25eko mobilizazioak: Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroak 25eko, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguneko, mobilizazioak eta ekimenak aurkeztuko ditu.
- Beldur Barik: Sestaon, 10:00etan, Beldur Barik 2022 topaketa aurkeztuko dute. Abenduaren 2an egingo da. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bitartez bultzatzen du EUDELen eta Foru Aldundien laguntzarekin. Berdintasuna, askatasuna, autonomia, elkartasuna eta indarkeria matxistaren zein sexistaren gaitzespen irmoa bultzatu nahi ditu programak, eta horixe da, hain zuzen ere, parte-hartzaileen ikus-entzunezko lanek islatu beharko dutena. Mutilen zereginean eta erantzukizunean ere jartzen da arreta, eta haiekin lan egiteko baliabideak ere eskaintzen dira.