Gizartea -
trafikoa
Bi pertsona hil dira Bastidan izandako auto-istripu batean
Turismo baten eta furgoneta baten gidariak dira hildakoak. N-124 errepidean egin dute talka gaur goizean.
EITB MEDIA
Bi pertsona hil dira gaur goizean Bastidan (Araba), N-124 errepidean, izandako auto-istripu batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Turismo batek eta furgoneta batek talka egin dute aurrez aurre, Errioxako noranzkoan, eta bi gidariak ibilgailuetan harrapatuta geratu dira.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin gidariak suspertzeko. Medikuak egiaztatutzat eman du heriotza, eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea