Gizartea -

Euskaraldia 2022

Euripean ere, euskaraz

Ostiral honetatik txapak soinean eta euskara ahotan dabiltza milaka euskal herritar euskararen erabilerari bultzada emateko kanpainan, eta hala egongo dira abenduaren 2a arte.

Ahobizi txapa. Argazkia: EITB
Ahobizi txapa. Argazkia: EITB
Ahobizi txapa. Argazkia: EITB

Manu Gimenez | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herriz herri, auzoz auzo, etxez etxe… belarriprestak eta ahobiziak martxan dira atzotik euskarari bultzada emateko asmoz sortutako Euskaraldia ekimenean murgilduta. Eskimalek elurrari nola, euskaldunok euriari hala, hamaika modu ditugu euria izendatzeko, eta lanbroa, euri txikia, zirimiria egin… Euskaraldiaren lehenengo asteburuari euskaraz eginez eta entzunez helduko diote milaka herritarrek.

Atzo aurkezpen eguna izan zen, eta herriz herri egin ziren hamaika ekitaldi kanpaina abian dela gogoratzeko. Eusko Legebiltzarrean ere egin zioten agurra Euskaraldiari:

Eusko Legebiltzarrak bat egin du Euskaraldiarekin
Eusko Legebiltzarrak bat egin du Euskaraldiarekin
Eusko Legebiltzarrak bat egin du Euskaraldiarekin

0:39

Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, bost hiriburuotan, ostegun arratsaldean elkartu ziren ahobiziek zein belarriprestek sekulako gogoz eta ilusioz egin zuten txapa jartze bateratua. Jai giroan elkartu ziren Euskaraldiaren bezperan.

Ahobiziak, belarriprestak eta ariguneak martxan dira
Ahobiziak, belarriprestak eta ariguneak martxan dira
Ahobiziak, belarriprestak eta ariguneak martxan dira

1:44

 

Nola parte hartzen da?

Parte hartzeko modu egokiena euskaraz aritzea bada ere, ekimenean izena emateko gonbitea egin dute antolatzaileek. Webgunean egin daiteke.

Rola aukeratzerakoan, hau da, ahobizi edo belarriprest izan erabakitzerakoan, batzuek zalantza egiten dute, baina Euskaraldiaren antolatzaileek argi azaldu dute bakoitzari zer dagokion:

Ahobizi: "Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten dut uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditut; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean".

Belarriprest: "Aldiro erabakitzen dut euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez dut euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta horixe eskatzen diet modu esplizituan."

Hori kontuan izanda, izena ematea besterik ez da falta, eta txapa jasotzea herriz herri egokitutako lekuetan. Dena den, txapa digitala edo avatarra (sare sozialetan erabiltzeko) deskargatzeko aukera ere badago.

Norbanakoek ez ezik, talde, elkarte, erakunde… eta guztiek parte har dezakete, eta kasu horretan "ariguneak" sor ditzakete, euskaraz aritzeko guneak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Bilbo gaur Donostia Iruñea Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Albisteak Nafarroa Araba Iparraldea Baionako argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz albisteak Albisteak Euskaraldia 2025