Gizartea -

Zirkulazioa

Arratsalde zaila Bizkaiko errepideetan, ia aldi berean gertatu diren zenbait istripurengatik

Ibilgailu bat irauli egin da A-8an, Muskizen, eta une batez errepidea itxi behar izan dute Bilboko noranzkoan. Erandion, Artatzan, bi ibilgailuren arteko bigarren istripu batek ere arazoak eragin ditu. Bi kasuetan zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du jadanik.

Auto-ilarak Bizkaiko errepideetan. Irudia: Eusko Jaurlaritza
Auto-ilarak Bizkaiko errepideetan. Irudia: Eusko Jaurlaritza
Auto-ilarak Bizkaiko errepideetan. Irudia: Eusko Jaurlaritza

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsalde zaila izaten ari da Bizkaiko errepideetan, ia aldi berean gertatu diren zenbait istripurengatik.

Ibilgailu bat irauli egin da A-8an, Muskizen (Bizkaia), eta une batez errepidea itxi behar izan dute Bilboko noranzkoan. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, Segurtasun Saileko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Istripua 15:15ak aldera gertatu da, eta ibilgailu bakarra izan da tartean; irauli egin da, eta zirkulazioa eragotzi du.

Lehenengo erreietako bat zabaldu dute Bilboko noranzkoan, eta ondoren bigarrena. Ondorioz, jadanik ez dago ilararik eta arazorik.

Pixka bat lehenago, beste istripu bat gertatu da A-8 autobidean, Abanton, Bilborako noranzkoan. Bi erreiak itxi behar izan dituzte, eta horrek ere auto-ilarak sortu ditu.

Bestalde, Erandion (Bizkaia), Artatzako errepidean, Getxoko noranzkoan, bi ibilgailuren arteko hirugarren istripu batek ere zirkulazio-arazoak eragin ditu. Istripua 14:30 aldera gertatu da, eta auto-ilarak sortu dira, baina zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak Trafikoa Erandio Gaurko albisteak Bizkaia Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea