Gizartea -

OSASUNA

Bronkiolitis kasuek gora egin dute azken asteotan, haurren artean bereziki

EAEko hiru lurraldeetan izan da gorakada. Aurreko urteetan txikia izan da gaixotasunaren intzidentzia covid-19aren aurkako neurriengatik, eta aurten, gorakada espero da.

Intzidentzia 100.000 biztanleko: urdina Gipuzkoa, berdea Bizkaia eta grisa Araba. Osasun Saila
Intzidentzia 100.000 biztanleko: urdina Gipuzkoa, berdea Bizkaia eta grisa Araba. Osasun Saila
Intzidentzia 100.000 biztanleko: urdina Gipuzkoa, berdea Bizkaia eta grisa Araba. Osasun Saila

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bronkiolitis kasuek gora egin dute EAEn azken asteotan, eta gaitzak haurrak jo ditu bereziki, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Kasuen hazkundea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzeman da Osakidetzaren Lehen Mailako Arretaren sarean.

Bronkiolitisaren agerraldia urtero gertatzen da tenperaturak behera egitearekin batera. Aurten, Osasun Saila jarraipen berezia egiten ari zaio. Izan ere, aurreko urteetan txikia izan da gaixotasunaren intzidentzia covid-19aren aurkako neurriengatik, eta aurten gora egitea espero da horrexegatik.

Bronkiolitis akutua bi urte baino gutxiagoko haurrei eragin ohi dien arnas infekzio bat da. Birus baten ondorioz, kaltetu egiten dira biriketako bronkio txikiak. Gehienetan, Arnas Birus Sintzitialak eragiten du bronkiolitisa, eta epidemietan agertu ohi da, urritik martxora bitartean. Hala ere, azken bi urteetan, eta covid-19aren hedapena saihesteko hartutako neurrien ondorioz, bronkiolitis akutuaren kasuak gutxitu egin dira.

Behin neurri horiek baliogabetuta, Euskal Osasun Zerbitzuak aurreikusten du aurten epidemia pandemia aurreko urteetako intentsitate eta eragin berdintsuarekin itzuliko dela. Osakidetzak ohar batean emandako datuen arabera, 2 urtetik beherako 1.000 adingabetik 25ek gaixotasun hori izaten zuten Euskadin koronabirusak eztanda egin aurretik, epidemiak irauten duen hilabete bakoitzeko.

Aldi horretako kontsultetara ekarrita, bronkiolitisaren 4.500 kasu artatu ohi dira Lehen Mailako Arretan, eta 2.500 ospitaleko larrialdi kasu, 450 ospitalizaziorekin.

Haur bat bronkiolitisarekin. Argazkia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna Osakidetza berriak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak