Gizartea -

Nafarroa

Pertsona bat hil da Caparroson, traktore batek harrapatuta

Ostegun arratsaldean jazo da N-121ean.

Istripu larria Caparroson (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Istripu larria Caparroson (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak
Istripu larria Caparroson (Nafarroa). Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66 urteko emakume bat hil da ostegunean Caparroson, traktore batek harrapatuta, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Gertakaria 15:15ean jazo da, Iruñea-Tutera N-121 errepideko 57. kilometroan. Bertan, traktore batek oinezkoa harrapatu du, eta ondorioz, azken hori hil egin da.

Tuterako eta Iruñeko Foruzaingoaren Bide Segurtasuneko patruilak bertaratu dira, bai eta Tafallako komisariakoak eta Tuterako Atestatuen sailekoak ere.

Ibilgailua irauli da, eta errepideko zati bat hartu du; hortaz, zirkulaziorako ordezko bidea eman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Nafarroako albisteak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Suhiltzaileak azken ordukoa 112 SOS Deiak