Gizartea -

Gaixotasunak

Ikerketa batek koloneko minbiziaren birgaixotze zelulak identifikatu ditu

Gainera, ikusi dute zelula horiek teknika genetikoen bidez ezabatzen badituzte nahikoa dela metastasiaren sorrera prebenitzeko: saguak gaixotasunik gabe mantendu dira kirurgiaren ondoren, berriro gaixotu barik.

Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media
Irudia: EITB Media

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Institut de Recerca Biomedicako (IRB) ikertzaileek gibelean eta birikan ezkutatuta dauden koloneko minbiziaren hondar-zelulak identifikatu dituzte animalia-ereduekin egindako ikerketa batean, eta organo horietan metastasia agertu arte nola eboluzionatzen duten zehaztu dute.

Era berean, ikusi dute zelula horiek teknika genetikoen bidez ezabatzen badituzte nahikoa dela metastasiaren sorrera prebenitzeko: saguak gaixotasunik gabe mantendu dira kirurgiaren ondoren, berriz gaixotu barik.

Nature aldizkariak saguetan eredu esperimental bat sortu duen lanaren emaitzak argitaratu ditu. Eredu horrek koloneko minbizia duten gaixoek jarraitzen duten prozesua birsortzen du: normalean, diagnostiko, kirurgia sendagarria eta beste organo batzuetan metastasia.

Koloneko minbizia duten paziente gehienek diagnostikoa jasotzen dute tumorea oraindik kolonean edo ondestean dagoenean, eta ebakuntza batekin kentzen diete, kasu askotan kimioterapiarekin lagunduta, berriz gaixotzea saihesteko.

Hala ere, minbizia beste organo batzuetan agertzen da berriro metastasi moduan paziente horien % 20-35ean, kirurgiaren unean ezkutuan dauden tumore izaerako hondakin-zelulen ondorioz, batez ere gibelean edo birikan.

Ikertzaileek tumore-zelulen populazioa identifikatu dute, koloneko minbizitik askatu, odoleraino migratu, eta gibelera iristeko gai direnak, kirurgiaren ondoren denbora batez ezkutuan egon ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Zientziaren hedapena