Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat hil da Zornotzan, tren batek harrapatuta

EuskoTrenek zehaztu duenez, horrek Zugastieta eta Zornotza arteko zerbitzua aldi baterako etetea eragin du. Arratsaldeko 13:40an, trafikoa etenda zegoen puntu horretan.

Harrpaketa Zornotzan. Argazkia: ETB.
Harrpaketa Zornotzan
Harrpaketa Zornotzan. Argazkia: ETB.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat hil da gaur, ostirala, tren batek harrapatuta Zornotzan (Bizkaia), arratsaldeko lehen orduan, trenbidearen pasagune batean, Amorebietatik Bermeorako noranzkoan, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Segurtasun Sailak zehaztu duenez, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, 12:55ean, trenak gizon bat harrapatu du, eta berehala hil da jasandako lesioen ondorioz.

EuskoTrenek zehaztu duenez, horrek Zugastieta eta Amorebieta arteko zerbitzua aldi baterako etetea eragin du. Arratsaldeko ordu biak hogei gutxitan, trafikoa etenda zegoen puntu horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Zornotza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren azken ordukoa Tren istripuak azken ordukoa Harrapatzeak Durangaldea