Gizartea -

ILARGI EKLIPSEA

Non ikusi ahal da gaurko ilargi eklipse osoa edo odol ilargia?

Ilargiak kolore gorria hartuko du, eta ez da 2025era arte errepikatuko. Dena dela, ez da Euskal Herrian ikusteko aukerarik izango.

Odol ilargia, Txinatik ikusita. Argazkia: EFE
Odol ilargia, Txinatik ikusita
Odol ilargia, Txinatik ikusita. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, urteko azken ilargi eklipsea izango da, eta fenomeno astronomiko hori ez da 2025era arte errepikatuko.

Ilargi eklipse osoa Eguzkia, Ilargia eta Lurra lerrokatzen direnean gertatzen da. Lurraren itzalak Ilargia erabat estaltzen du, eta sateliteak kolore gorrixka hartzen du. Horregatik, odol ilargia ere deitzen zaio.

Ilargi eklipsearen faseak, Hego Koreatik ikusita. Argazkia: EFE

Eklipseak bi ordu inguru iraungo du, 13:17 arte, gutxi gorabehera.

Azaroaren 8ko ilargi eklipse osoa. Irudia: IGN

Ilargi eklipse osoa ez da Euskal Herrian ikusiko. NASAren arabera, Ipar eta Erdialdeko Amerikan, Ekuadorren, Kolonbian, Venezuelan eta Perun ikusi ahal izango da, baita Asian, Australian eta Zeelanda Berrian ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zientzia Venezuela Kolonbia Superilargiak Zientzia hedapena gaur Peru Ekuador Australia azken albisteak Ilargi eklipseak Asia azken ordukoa Eguzki eklipseak Ozeania azken ordukoa Gertaera astronomikoak gaur