Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Legealdi erdiko hauteskundeak AEBn, Castroko hilketa eta Euskaraldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Legealdi erdiko hauteskundeak AEBn: Estatu Batuetako herritarrak bozkatzera deituta daude gaur, Legealdi Erdiko Hauteskundeetan —midterm gisa ezagunak—. Bozketa garrantzitsuenak Kapitolioa izango du protagonista. Hautetsontziek zehaztuko dute Ordezkarien Ganberaren eta Senatuaren datozen bi urteetako osaera.
- Castro Urdialeseko hilketa: Castroko krimenaren epaiketaren bigarren saioa hartuko du gaur Kantabriako Auzitegiak. Atzo, Carmen Merino akusatu nagusiak deklaratu zuen, eta ukatu egin zuen haren bikotekidearen garezurra kutxa baten barruan sartuta lagun bati eman zionik.
- Euskaraldia: Herritarrei Euskaraldian parte hartzeko eskatzeko ekitaldia egingo dute gaur Donostian, San Telmo museoan 11:00etan. Euskararen aldeko ariketa sozial erraldoiaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da.