Gizartea -
Trafikoa
Gidabaimenik ez zuen gidari mozkor batek talka egin du aseguru bulego baten aurka Elizondon
Gizonak laukoiztu egiten zuen baimendutako alkohol tasa, ibilgailuak ez zuen IATrik ez asegururik, eta aparkatuta zegoen auto bati ere kalteak egin dizkio.
eitb media
Gizonezko batek aseguru etxe baten bulegoa jo du bart autoarekin, Elizondon (Nafarroa), Foruzaingoak jakitera eman duenez.
Gidariak ez zuen gidabaimenik, baimendutako alkohol tasa laukoiztu du, eta autoak ez zuen ez IATrik ez asegururik. Aparkatuta zegoen auto bati ere kalteak eragin dizkio.
Gizonezkoa auzipetu egin dute alkohol tasa handiagatik eta gidabaimenik ez edukitzeagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea