Gizartea -

Bilaketa operazioa

Gorbeia mendian desagertutako mendizalea hilik aurkitu dute

Gailurreko gurutzetik gertu topatu dute mendizale laudioarraren gorpua, 11:30 aldera.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzotik Gorbeia mendian desagertuta zegoen Laudioko 64 urteko mendizale hilda aurkitu dute larrialdietarako zerbitzuek. Gailurreko gurutzetik gertu izan da aurkikuntza, 11:30 aldera.

Bilaketa lanak larunbat honetako 21:00ak aldera abiatu ziren, arratsaldearen azken orduan mendizalearen familiak desagerpenaren berri eman zuenean. Goizean goiz atera zen etxetik gizona, mendira joateko asmoz, eta arratsaldearen azken orduan oraindik ez zen itzuli.

21:30ak aldera mendizalearen autoa aurkitu zuten Pagomakurreko aparkalekuan, Areatzako udalerrian. Bilaketa lanek gau osoan zehar jarraitu dute, Gorbeiako Parke Naturalaren hainbat zonaldeetan. Goizean bilaketari berrekin diote, eta zenbait mendi-bide, ibilbide eta baso-zonalde arakatzen jarraitu dute, 11:30ean, gurutzetik gertu, hilotza topatu duten arte.

Zaintza eta Erreskaterako Taldeak, Bizkaiko Suhiltzaileek, Salbamendurako Euskadiko Txakur Taldeak, Gurutze Gorriak eta DYAk parte hartu dute Gorbeian zabaldutako operazioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak Gorbeia mendia