Gizartea -

gipuzkoa

Alegiak edukiontzien bidezko bilketaren aldeko botoa eman du, eta atez atekoa baztertu du

Alegia zen Tolosaldeko Mankomunitateko 28 herrietatik atez atekoa indarrean zuen bakarra.

Atez ateko sistemako edukiontzi bat, Zaldibian. Artxiboko argazkia: EITB Media
Atez ateko sistemako edukiontzi bat, Zaldibian. Artxiboko argazkia: EITB Media
Atez ateko sistemako edukiontzi bat, Zaldibian. Artxiboko argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaborrak edukiontziekin biltzeko aukera "atez ate" formulari gailendu zaio Alegian, 2013tik orain arte Gipuzkoako udalerri horretan indarrean egon denari, ostiralean eta larunbatean herritarren artean egin den herri galdeketan.

Alegiako Udalak larunbat honetan argitaratutako datuen arabera, emandako 572 botoetatik 356 edukiontzien bidezko bilketaren aldekoak izan dira, eta 182k atez atekoa mantentzearen alde egin dute; beste 31k, berriz, sistema mistoa aukeratu dute.

Joan den otsailean, Aurrera Alegia udal taldeak izaera loteslea duen galdeketa hau egitea bultzatu zuen, 1.700 biztanle inguruko herri honetako biztanleek hondakinak biltzeko sistemari buruz erabaki zezaten.

Alegia zen Tolosaldeko Mankomunitateko 28 herrietatik atez atekoa indarrean zuen bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Gipuzkoako albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak Berrerabilpena eta birziklatzea