Gizartea -

migrazioa

GKEen hiru ontzi Italiako uretan dira 846 migratzailerekin, porturatzeko zain

Italiako Gobernuak aurreratu du pertsona behartsuenak bakarrik hartuko dituela eta portu itxien politikan jarraituko duela.

Erreskateetako bat, Mission Lifeline GKE alemaniarraren Rise Above ontzian. Argazkia: EFE
Erreskateetako bat, Mission Lifeline GKE alemaniarraren Rise Above ontzian. Argazkia: EFE
Erreskateetako bat, Mission Lifeline GKE alemaniarraren Rise Above ontzian. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela egun batzuk Mediterraneoan erreskatatutako 846 pertsona migratzaile dituzten erakunde humanitarioen hiru ontzi Italiako uretan sartu dira larunbat honetan, lehorreratzeko baimenaren zain, baina herrialdeko Gobernuak aurreratu du behartsuenak bakarrik hartuko dituela eta portu itxien politikan jarraituko duela.

Laugarren ontzi bat, SOS Méditerranée taldearen Ocean Viking, barruan beste 234 migratzaile eta Norvegiako bandera daramatzala, Italiako lurralde uretatik kanpo dago.

Hurrengoak dira une honetan Italiako itsasoan dauden ontziak: Humanity 1, Alemaniako banderarekin eta 179 migratzailerekin; Mugarik Gabeko Medikuen Geo Barents, 572 erreskataturekin, eta Norvegiako banderarekin; eta Rise Above, Alemaniakoa, 95ekin.

Guztiak Sizilia uhartearen ekialdeko kostaldearen aurrean daude (hegoaldean), Catania hiriaren parean, eta Rise Above Messinako itsasartearen sarrerara hurbildu da.

25 metroko azken ontzi txiki horretan 95 pertsona daude pilatuta, baina bi ebakuatu behar izan dituzte bart, osasun arazoengatik.

Azken orduetan istilu batzuk izan dira ontzian, eta bart hainbat borroka izan dira, nekearen eta espazio faltaren ondorioz; izan ere, gehienak euria jasan behar izaten ari dira, eta emakumeak eta haurrak, berriz, zubipean jarri dituzte.

Unean, egoera "lasaiagoa" da, nahiz eta migratzaile batzuek gose greba hasi duten, eta oraindik elikagai nahikoak dauden, baina laster erregaia urritzen hasiko da.

"Oraintxe bertan 6.000 litro diesel geratzen zaizkit, eta mila litro xahutzen ari gara egun bakoitzeko. Beraz, egun pare batean portura joan beharko dut, nola edo hala ", ohartarazi du Marco Antonio Martinez kapitainak, eta gaurtik aurrera, orduro, porturatzeko baimena eskatuko die Italiako agintariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak