Gizartea -

Txapelketa

Kortariko Gasna baztandar gaztandegiko Julen Arburuak Ordizia Txapeldun lehiaketa irabazi du

Urrezko Gazta ere lortu du. Lehiaketan, ardi latxaren esnearekin egindako Gazta Lehiaketaren azken hamar urteetako irabazleek parte hartu dute; Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu (Segura) eta La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi (Ilarduia) bigarren eta hirugarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

Irudian, irabazleak. Argazkia: @Ordiziako_Udala (Twitter).
Irudian, irabazleak. Argazkia: @Ordiziako_Udala (Twitter).
Irudian, irabazleak. Argazkia: @Ordiziako_Udala (Twitter).

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kortariko Gasna baztandar gaztandegiko Julen Arburuak XXXV. Ordizia Txapeldun lehiaketa irabazi du asteazkenean, eta, horrez gain, Urrezko Gazta ere lortu du, Ordiziako Udalak jakitera eman duenez. Lehiaketan, ardi latxaren esnearekin egindako Gazta Lehiaketaren azken hamar urteetako irabazleek parte hartu dute; Ondarre gaztandegiko Eneko Goiburu (Segura) bigarren sailkatu da, eta La Leze gaztandegiko Eli Gorrotxategi (Ilarduia), hirugarren postuan.

Arburuak 9,14 puntu lortu ditu, gailentzeko; Goiburuk 8,73 eskuratu ditu, eta Gorrotxategik 8,73.

Txapelketan, Udalaren arabera, "primerako giroa eta maila" izan dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia gaur Gizartea albisteak Gaurko titularrak Ordizia Gaurko azken ordukoa Idiazabal Gazta Goierriko albisteak