Gizartea -

Iragarpena

Goizalde beroa berriro ere EAEn, 27 gradutik gorako tenperaturekin

Hondarribia, Mutriku eta Oiartzun bezalako udalerrietan 26 gradutik gorako tenperaturak neurtu dituzte. Larunbat arratsalderako espero da tenperaturen beherakada, ipar-mendebaldeko haizea kostaldetik sartuko baita. Igandean giro hodeitsua eta ohikoagoak diren tenperaturak espero ditugu.

Oñati. Argazkia: Gurutze Azcarate
Oñati. Argazkia: Gurutze Azcarate
Oñati. Argazkia: Gurutze Azcarate

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste goizalde beroa bizi izan dugu EAEn, tenperatura altuek eta hego-haize zakarrak bultzatuta. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bildutako datuen arabera, goizalde partean 26 gradutik gorako tenperaturak neurtu dituzte Hondarribia, Mutriku eta Oiartzun bezalako udalerrietan.

Larunbat arratsalderako espero da tenperaturen beherakada, ipar-mendebaldeko haizea kostaldetik sartuko delako. Dena dela, baso-sute arriskuagatik ezarritako abisu horia igande honetako eguerdira arte egongo da indarrean.

Gainera, itsas-arriskuagatik abisu horia ere indarrean egongo da gaur, 17:00 eta 20:00ak artean euskal kostaldea astindu dezakeen enbata izango dugulako.

Igandean, aipagarriena, tenperaturaren jaitsiera izango da. Nabarmen jaitsiko dira tenperatura maximoak, eta ohikoagoak diren balioekin geratuko gara. Zeruan hodeiak ugaritu egingo dira, eta euri apur bat utz dezakete, batez ere mendebaldean eta arratsaldean. Haizea aldakor ibiliko da, ipar-osagaikoa nagusituz, ahul-bizi.

Astelehenetik aurrera, euria egiteko arriskua egongo da, eta asteartean tenperatura gorakada espero bada ere, asteazkenean beherantz egingo du eta euria itzuliko da ipar-mendebaldeko haizearekin batera.

Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta bidali zure argazkiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Suteak gaur Eguraldia Donostia Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa