Gizartea -
Koronabirusa
Pfizerren eta Modernaren txertoek hilekoaren odol-jarioa ohi baino handiagoa izatea ekar dezakete
Sendagaien Europako Agentziaren arabera, odol-jario handi horiek ez dira larriak, baina emakumeen bizi kalitatean eragina dute.
EITB MEDIA
Hilekoaren odol-jarioa ohi baino handiagoa izatea koronabirusaren aurkako txertoen albo-ondoriotzat hartzea gomendatu du ostiral honetan Sendagaien Europako Agentziak (EMA), lehen aldiz. Pfizer eta Moderna konpainien txertoen kasuan izango litzateke.
Nolanahi ere, EMAk gaineratu duenez, "badirudi odol-jario handi horien kasuak ez direla larriak izan, eta aldi baterakoak izan dira". Hori bai, hileko mota horiek emakumeen bizi kalitatean eragina dutela aitortu du.
Bestalde, Sendagarien Agentziak azpimarratu du ez dagoela frogarik ondorioztatzeko txertoek eragina dutela ugalketan. Are gehiago, haurdunaldian "segurtasuna" ematen dutela erantsi du.