Gizartea -

Trans legea

PSOEk proposatu du 16 urtetik beherakoek epailearen baimena behar izatea sexua aldatzeko

Alderdi Sozialistak zuzenketak aurkeztuko ditu Trans Legearen aurka.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEk zuzenketak aurkeztuko dizkio Trans Legeari, eta horietako batean, erregistroan sexua aldatu nahi duten 12 eta 16 urte artekoek epailearen baimena behar izatea propostuko du, EFEk jakinarazi duenez.

Trans Legearen jatorrizko testuaren arabera, 14 eta 16 urte artekoek "ordezkari legalek lagunduta" aldatu ahalko dute sexua erregistro zibilean. PSOEk, baina, epaile baten baimena beharrezkoa izatea gehitu nahi du.

PSOEtik azaldu dutenez, norbaitek legea Auzitegi Konstituzionalera eramatea saihestu nahi dute aldaketa horrekin. Izan ere, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak (BJKN) ez zuen egokitzat jo 16 urtetik beherakoen sexu autodeterminazioa, "heldutasun" nahikoa ez dutelakoan.

Trans lege berriaren gakoak
Trans lege berriaren gakoak
Trans lege berriaren gakoak

01:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSOE Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI+ albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia