Gizartea -

Errausketa baztertu dute

Gipuzkoak 2020rako hondakinen % 75 gaika biltzea aurreikusten du

Halaber, 2014an Gipuzkoako egungo hiru zabortegiak ixtea, sei konpostaje planta sortzea eta trataera mekaniko-biologikorako hiru planta eraikitzea aurreikusten du hondakinen kudeaketarako planak.

Gipuzkoak hondakinak kudeatzeko estrategia aurkeztu du

00:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko estrategia aurkeztu du Batzar Nagusietan. Programa horrek erraustegia baztertzen du eta zaborra gaika biltzea babesten du.

Hala, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusten du hondakinen kudeaketarako programak, eta 2020rako, berriz, zaborraren % 75.

Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan aurkeztu du astearte honetan plana. Bertan, programa diseinatu duten lau aditu izan dira, eta azken urteetako bilakaera ikusita pentsamoldea aldatzea beharrezko ikusi dutela azpimarratu dute.

Egungo hiru zabortegiak itxiko dituzte 2014rako

Hondakinak kudeatzeko programak konpostajerako sei planta eraikitzea aurreikusten du, bat mankomunitate bakoitzeko, Debabarrenan izan ezik, honek Urola Erdiko Mankomunitatearekin banatuko baitu. San Markosek, berriz, ahalmen handiagoko azpiegitura izango du.

Horrez gain, planak 2014rako egun Gipuzkoan dauden hiru zabortegiak ixtea (Lapatx, Urteta eta Sasieta) aurreikusten du eta, horren ordez, egun zabortegira doazen hondakinen trataera mekaniko-biologikoa egiteko hiru planta eraikitzea. Horien artean, handiena, Zubietan kokatuko da, erraustegia egiteko gordeta zituzten lurretan, alegia.

Planta horiek "egonkortu" egingo dute zabor organikoa, eta hondakin horiek (behar bezala bilduta) andeatutako eremu naturalak betetzeko material gisa erabiliko dira.

Aurrekontua

Azpiegitura sare osoa egiteko, 182,6 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du Aldundiak, aurreko planak jasotako aurrekontua baino "ia % 50 gutxiago" gastatuko du, 380 milioi euroko aurrekontua zuen hark. Halaber, zuzeneko 120 lanpostu sortzea aurreikusten dutela adierazi dute, horien artean 68, San Markoseko mankomunitatean.

Batzarrak herritarrekin

Asteazkenetik aurrera foru ordezkariek eta planaren egileek herritarrei helaraziko dizkiete hondakinen kudeaketarako programaren inguruko xehetasunak. Hala, asteazkenean (ekainak 6) Donostiako San Telmo museoan izango da lehen bilera. Ostegunean (ekainak 7), Pasaian eta Zarautzen egingo dituzte aurkezpenak, eta ostiralean (ekainak 8), Arrasaten eta Tolosan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko estrategia aurkeztu du Batzar Nagusietan. Programa horrek erraustegia baztertzen du eta zaborra gaika biltzea babesten du. Hala, 2016rako lurralde osoko hondakin guztien % 60 gaika biltzea aurreikusten du hondakinen kudeaketarako programak, eta 2020rako, berriz, zaborraren % 75.Juan Karlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Batzar Nagusietan aurkeztu du astearte honetan plana. Bertan, programa diseinatu duten lau aditu izan dira, eta azken urteetako bilakaera ikusita pentsamoldea aldatzea beharrezko ikusi dutela azpimarratu dute.Egungo hiru zabortegiak itxiko dituzte 2014rakoHondakinak kudeatzeko programak konpostajerako sei planta eraikitzea aurreikusten du, bat mankomunitate bakoitzeko, Debabarrenan izan ezik, honek Urola Erdiko Mankomunitatearekin banatuko baitu. San Markosek, berriz, ahalmen handiagoko azpiegitura izango du. Horrez gain, planak 2014rako egun Gipuzkoan dauden hiru zabortegiak ixtea (Lapatx, Urteta eta Sasieta) aurreikusten du eta, horren ordez, egun zabortegira doazen hondakinen trataera mekaniko-biologikoa egiteko hiru planta eraikitzea. Horien artean, handiena, Zubietan kokatuko da, erraustegia egiteko gordeta zituzten lurretan, alegia. Planta horiek "egonkortu" egingo dute zabor organikoa, eta hondakin horiek (behar bezala bilduta) andeatutako eremu naturalak betetzeko material gisa erabiliko dira. AurrekontuaAzpiegitura sare osoa egiteko, 182,6 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du Aldundiak, aurreko planak jasotako aurrekontua baino "ia % 50 gutxiago" gastatuko du, 380 milioi euroko aurrekontua zuen hark. Halaber, zuzeneko 120 lanpostu sortzea aurreikusten dutela adierazi dute, horien artean 68, San Markoseko mankomunitatean. Batzarrak herritarrekinAsteazkenetik aurrera foru ordezkariek eta planaren egileek herritarrei helaraziko dizkiete hondakinen kudeaketarako programaren inguruko xehetasunak. Hala, asteazkenean (ekainak 6) Donostiako San Telmo museoan izango da lehen bilera. Ostegunean (ekainak 7), Pasaian eta Zarautzen egingo dituzte aurkezpenak, eta ostiralean (ekainak 8), Arrasaten eta Tolosan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Birziklatzea