Gizartea -

Donostia

2023ko Urrezko Danborraren hautaketa prozesua astelehenean hasiko da, urriaren 31n

Donostian erroldatutako herritarrek, elkarteek, fundazioek, kirol klubek, enpresek eta talde politikoek azaroaren 13ra arte izango dute aukera proposamenak aurkezteko.

Urrezko Danborraren prozesua hilaren 31n abiatuko da. Argazkia: EFE.
Urrezko Danborraren prozesua hilaren 31n abiatuko da. Argazkia: EFE.
Urrezko Danborraren prozesua hilaren 31n abiatuko da. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2023ko Urrezko Danborraren hautaketa prozesua datorren astelehenean hasiko da, urriaren 31n, hautagaitzak aurkezteko epea irekita, Donostiako Udalak ohar bidez iragarri duenez.

Hala, Donostian erroldatutako herritarrek, elkarteek, fundazioek, kirol klubek, enpresek eta talde politikoek azaroaren 13ra arte izango dute aukera proposamenak aurkezteko.

Epe hori amaituta, azaroaren 14tik 25era bitartean Idazkaritza Orokorrak eta Hiritar Parte Hartzeko Zerbitzuak aurkeztutako proposamenak aztertuko dituzte, eta txostena emango dute. Hori Udaleko Bozeramaileen Batzarrak jasoko du.

Batzarrak gehienez hiru hautagaitza aukeratuko ditu, azaroaren 28tik abenduaren 2ra arteko egunetan; hori bai, proposamen baten gaineko gehiengo kualifikatua egonez gero (alegia, bi hereneko gehiengoa), zuzenean eman ahalko du Urrezko Danborra, eta ez lukete izango zertan bideratu herri bozketa.

Gehiengo hori ez balego, herritarrek aukeratuko lukete Urrezko Danborra nori eman. Bozketa abenduaren 12tik 18ra arteko epean egingo litzateke, Udalaren web orriaren bitartez.

Bozketa eginda, Udalak abenduaren 19an argitaratuko luke zein hautagaitzak irabazi duen, eta bilkuran berretsiko lukete.

2022ko Urrezko Danborra Esther Ferrer artistak jaso zuen. Bozeramaileen Batzarrak aho batez hautatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Danborrada Donostia argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Donostiako Urrezko Danborra