Gizartea -

Ondas Saria

Radio Euskadiko "Boulevard" saioari Ondas sari bat eman diote euskal kartzelen gaineko bereziagatik

Xabier Garcia Ramsdenek zuzendutako saioari Gertutasuneko Irratsaiorik Onenarentzako saria ematea erabaki dute.

Bizkaiko espetxetik egindako "Boulevard" saio bereziko une bat. Argazkia: EITB Media
Bizkaiko espetxetik egindako "Boulevard" saio bereziko une bat. Argazkia: EITB Media
Bizkaiko espetxetik egindako "Boulevard" saio bereziko une bat. Argazkia: EITB Media

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiko "Boulevard" saioak Ondas sari bat jasoko du, "Gertutasuneko Irratsaiorik Onenarentzako saria" hain zuzen ere. 2021eko urrian emandako euskal kartzelen gaineko saio bereziagatik erabaki dute Xabier Garcia Ramsdenek zuzendu eta astelehenetik ostiralera 6:00etatik 12:00etara aurkezten duen "Boulevard" saritzea.

Saio berezi horretan, Radio Euskadik, lehen aldiz, Bizkaia espetxe zentrotik egin zuen emanaldia, eta Araba eta Gipuzkoa espetxe zentroekin konexioak egin zituen. Preso dauden pertsonen bizipenak erakutsi zituen, bai eta zeldak eta ekonomatua ere.

Entzun hemen "Entre rejas" saioa; 2021eko urriaren 7an eman zuten.

Xabier Garcia Ramsden: "Ondas saria oso berezia da; oso harro gaude"
Xabier Garcia Ramsden: "Ondas saria oso berezia da; oso harro gaude"
Xabier Garcia Ramsden: "Ondas saria oso berezia da; oso harro gaude"

01:16
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak