Gizartea -

Polemika

Trans legeari zuzenketak aurkezteko epea luzatzeko eskatu du PSOEk enegarrenez

Kongresuko Mahaiak zirt ala zart erabaki beharko du; onartzekotan, seigarren aldia litzateke. Monteroren aburuz, atzerapena "ulergaitza" da. Patxi Lopezek esan du garrantzitsuena araudiaren segurtasun juridikoa dela. LGTBI+ taldeek legea "arrisku bizian" jartzea egotzi diote PSOEri.

LGTBI+ kolektiboak gogor kritikatu du legearen atzerapen berri hori. Argazkia: EFE
Trans legearen aldeko manifestazio bat, Madrilen.
LGTBI+ kolektiboak gogor kritikatu du legearen atzerapen berri hori. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuan Trans legeari zuzenketak aurkezteko epea luzatzeko eskatu du PSOEk —berez, gaur, 18:00etan bukatzen zen—, eta Kongresuko Mahaiak gaur aztertuko du eskea onartu ala ez. Bien bitartean, atzerapen gehiago ez egoteko presio egiten ari dira Unidas Podemos koalizio kidea, Berdintasun Ministerioa eta LGTBI+ taldeak.

Sozialisten hitzetan, azken luzapena izango da honakoa, eta euren zuzenketak urriaren 31n aurkeztuko dituztela nabarmendu dute. Onartzekotan, epea luzatzen den seigarren aldia litzateke honakoa. Aurrekoan, Carla Antonelli trans ekintzaileak PSOE alderditik baja ematea eskatu zuen. PSOEren zein koalizioaren barruan arrakalak bistakoak dira, hortaz.

Sozialisten eskaera ezagutu bezain laster, "kezka" agertu du Berdintasun Ministerioak eta iragarri du PSOEri legea urtea amaitu baino lehen onartzeko egutegia eskatuko diola. Zuzenketak izapidetzeko azken eguna azaroaren 2a izatea, eta horien eztabaida hilaren 18an bukatzea proposatuko dute.

Irene Monterok zuzentzen duen Ministerioak dio Espainiako Gobernuak "adostutako testua bere horretan, eskubideak murriztu gabe" onartu behar dela.

Kazetariek Kongresuko pasilloetan egindako galderei erantzunez, Irene Montero Berdintasun ministroak esan du "ulergaitza" egiten zaiola atzerapena, eta "mezu argia" helarazi nahi izan die transexualak diren pertsonei eta LGTBI mugimenduari: "Zuon eskubideak lege izango dira, eta hori lortu arte, eskutik helduta egongo gara".

Legearen segurtasun juridikoa bermatu behar dela dio PSOEk

Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak "ez esajeratzeko" eskatu die gobernukideei, eta azpimarratu du garrantzitsuena legearen segurtasun juridikoa bermatzea dela. "Legea ahalik eta onena izatea nahi dugu, blindatuta egotea, eta lehenbailehen onartzea", nabarmendu du.

Legearen bi kontu arantzatsu aipatu ditu Lopezek. Batetik, sexu bereko kideen arteko indarkeriak indarkeria matxistarekin talka ez egitea saihestu nahi dute. Bestetik, sexu aldaketa egiteko erabakian atzera egiteko aukera bermatzea —testuaren arabera, erabakia hartu eta sei hilabeteko epean egongo da tartea—.

LGTBI mugimendua: "Atzerapena ezin da justifikatu"

FELGTBI+ Lesbianen, Gaien, Transen, Bisexualen eta Intersexualen Estatuko Federazioak, Chrysallis ume eta nerabe transexualen familien elkarteak eta Triangulo Fundazioak legea "arrisku bizian" jartzea egotzi diote PSOEri, eta galdetu dute atzerapen horren zergatia zein den.

Ohar bateratu batean nabarmendu dutenez, "atzerapena ezin da justifikatu", eta ohartarazi dute "eskubideak murriztea" onartuko ez dutela.

Halaber, trans kolektiboaren eskubideen harira zabal dabiltzan "gezur eta desinformazioak" argitu nahi izan dituzte txio batean.

¿¿¿¿¿ Sobre la Ley Trans y LGTBI se han dicho muchos bulos: hemos preparado esta imagen para desmentirlos

¿ Retuitéalo para decir NO a la expansión de los bulos. Compártelo para decir #SÍalosderechos ¿¿

Entra en https://t.co/dX1Eg6A7fp para más información ¿¿ pic.twitter.com/tXodwgstPT

— Federación Estatal LGTBI+ (@FELGTBI) October 25, 2022

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua PSOE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI