Gizartea -

BAHIKETA

Basurtuko Ospitalean haurtxoa bahitu duen emakumea atxilotu dute Zorrotzan

Ustezko egilea 24 urteko emakume bat da. Ertzaintzak Zorrotza auzoan atxilotu du, lagun batekin zegoela. Jaioberria gaur goizean aurkitu dute Bilboko Santutxu auzoko etxebizitza batean, onik eta salbu, eta dagoeneko, Basurtuko Ospitalean dago gurasoekin batera.

Irudia
Irudia
Basurtuko Ospitalean haur bat bahitu duen emakumea atxilotu dutela baieztatu du Josu Erkorekak

1:14

N. B. / A. S | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko Ospitalean haurtxo bat bahitu duen emakumea atxilotu dute Zorrotzan (Bilbo), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Atxiloketa 10:45ak aldera izan da eta une honetan Deustuko polizia-etxean dago, epailearen aurrera noiz pasako zain. Ustezko egilea 24 urteko emakume bat da.

Hala baieztatu du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, eta zehaztu du atxiloketaren unean ustezko egilea lagun batekin zegoela, urduri. Herritarrei eskerrak eman ondotik laguntzagatik eta Ertzaintzaren lana azpimarratu eta gero, sailburuak esan du orain gisa honetako ikerketetan egin ohi den protokoloa jarraituko dela martxan.

Gaineratu duenez, emakumeak ez du aurrekari penalik, eta gaur goizean egin duen moduan, atxiloketaren ondoren ere berretsi du emakumea beste haurtxo batzuk bahitzen ahalegindu zela bart: "Emakumea erietxean aurrera eta atzera ibili da, eta hainbat ate ireki ditu. Seguruenik beste saiakera batzuk egin ditu", esan du. Horregatik, uste du, emakumearen asmoa ez zela ume zehatz hori bahitzea.

Egilea 21:00ak aldera sartu zen ospitalera eta, osasun langileen plantan jantzita, ginekologiako unitateko haurtxo bat bahitu, eta handik ihes egin zuen. Ospitaleko segurtasun kameren grabazioan ikusi zuten emakumea azkenekoz asteazkenean 23:00ak aldera. Segurtasun Saila, orduan, ustezko bahitzailearen bila hasi zen. Irudiak zabaldu zituen eta herritarrei laguntza eskatu zien.

Hauek dira Ertzaintzak haurra bat bahitu duen emakumea bilatzeko zabaldu dituen irudiak
Hauek dira Ertzaintzak haurra bat bahitu duen emakumea bilatzeko zabaldu dituen irudiak
Hauek dira Ertzaintzak haurra bat bahitu duen emakumea bilatzeko zabaldu dituen irudiak

0:20

Gau osoa gurasoengandik bananduta egon ondotik, jaioberria gaur goizean aurkitu dute Bilboko Santutxu auzoko etxebizitza batean, onik eta salbu. Sailburuak adierazi duenez, bahitzaileak etxebizitza horretako felpoderoan utzi du haurra, txirrina jo du eta ihes egin du. Etxe horretan bizi den emakumeak eman du aurkikuntzaren berri.

Alicia Lopez da bere izena, eta hunkituta kontatu du gaur goizean bere etxean bizi izan dutena.

Alicia Lopez, jaioberria jaso duen emakumea: ''Gurasoek pasa dutena irudikatzen dut eta hunkitu egiten naiz''

2:41

Zuhaitz Barriuso, berriz, bahitutako haurra etxeko atean aurkitu duen emakumearen semea da. Esan du haurra aurkitu bezain laster bahitzailea identifikatzeko asmoz korrika atera dela, baina ez omen du ezer ikusterik lortu.

Zuhaitz Barriuso: ''Atea ireki bezain laster nire amak bazekien bahitutako umea zela''
Zuhaitz Barriuso: ''Atea ireki bezain laster nire amak bazekien bahitutako umea zela''
Zuhaitz Barriuso: ''Atea ireki bezain laster nire amak bazekien bahitutako umea zela''

1:05

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak, bestalde, Basurtuko Ospitalean gertatutakoa kasu bakana dela esan du, eta "Basurtuko Ospitaleko eta Osakidetzako profesionalen talde osoaren babesa" helarazi dio umetxoaren familiari.

Gaur arratsaldean, Osakidetzako Pazientearen Segurtasuneko Talde Korporatiboaren bilera izan da. Batzarrean, gertakariaren behin behineko azterketa egin dute.

Osakidetzak ohar batean azaldu duenez, "ohiko joerari jarraituko dion analisiak ikasteko balio behar du, gertakari horiek berriro gertatzeko probabilitatea murrizteko".

Ildo horretan, gertatutakoa "lehen eskutik partekatzeko, ikasteko eta zertan hobetu daitekeen ikusteko asmoz", Haurdunaldia, Erditzea eta Erdiberriaroa laguntza-prozesuko segurtasuneko erreferenteen talde multidiziplinarra deitu dute ostiralerako.

Gotzone Sagardui: ''Gertakari isolatu bat izan da eta gertatutakoa sakon aztertuko dugu''
Gotzone Sagardui: ''Gertakari isolatu bat izan da eta gertatutakoa sakon aztertuko dugu''
Gotzone Sagardui: ''Gertakari isolatu bat izan da eta gertatutakoa sakon aztertuko dugu''

1:53
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak