Gizartea -

EITB DATA

Euskadi, Estatuan garraio publikoan desplazamendu gehien izaten dituen laugarren erkidegoa

Madril da liderra, 116 bidaia baititu biztanleko urtean; atzetik, Aragoi (67), Katalunia (65) eta Euskadi (60) daude.

Metroa eta autobusa dira gehien erabiltzen diren garraio publikoak. Argazkia: EITB MEDIA
Metroa eta autobusa dira gehien erabiltzen diren garraio publikoak. Argazkia: EITB MEDIA
Metroa eta autobusa dira gehien erabiltzen diren garraio publikoak. Argazkia: EITB MEDIA

I. R. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadin, garraio pribatua da gehien erabiltzen dena joan-etorrietarako, baina metroa zein hiri-autobusa bezalako zerbitzu publikoak erabiltzen dituen laugarren erkidegoa da Espainiako Estatuan, Madril, Aragoi eta Kataluniaren atzetik.

Madril liderra da garraio publikoaren erabileraren rankingean, hango herritarrek urtean 116 bidaia egiten baitituzte biztanleko, metroak metropoli-eremuaren barruan duen garrantziari, eta eremu horretako biztanleriaren kontzentrazioari esker.

Aitzitik, Murtzia, Extremadura eta Gaztela-Mantxa zerbitzu horien erabilera eskasagatik nabarmentzen dira, urtean 10 bidaia baino gutxiago egiten baitituzte biztanleko.

Garraio publikoaren erabilera, oro har, handituz joan da urtetik urtera 2015etik 2019ra. Hala ere, 2020-2021 aldian, bidaia kopuruak nabarmen egin zuen behera covid-19aren pandemiari aurre egiteko mugikortasun-murrizketen ondorioz. Hala eta guztiz ere, 2022 honen lehen erdian, aurreko urteetako mailak berreskuratzen joan dira, nahiz eta oraindik mugikortasun-datuak jakiteke dauden, deskontuek garraio txartelen prezioetan izan duten eraginaren ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bidaiak Garraio publikoa EITB Data