Gizartea -

Bahiketa

Santutxun topatu dute Basurtuko Ospitalean bahitutako haurtxoa

Jaioberria onik dago. Bilboko auzo horretako etxebizitza bateko atarian aurkitu dute. Ertzaintzak bahitzailearen bila jarraitzen du, baina identifikatuta dauka. 24 urteko emakume bat da, 1,60 metro altu eta gorpuzkera lodikoa.

Bahitzailea, segurtasun kamerek hartutako argazki batean. Ertzaintza
Bahitzailea, segurtasun kamerek hartutako argazki batean.
Hauek dira Ertzaintzak haurra bat bahitu duen emakumea bilatzeko zabaldu dituen irudiak

0:20

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko Ospitalean bart bahitutako haurtxoa onik topatu dute goizean Santutxu auzoan (Bilbo), Segurtasun Sailak ohar batean baieztatu duenez.

Iturrion arabera, auzo horretako etxebizitza bateko atarian aurkitu dute. Emakumeak bertan utzi du jaioberria, tinbrea jo, eta ihes egin du.

Gurasoekin ospitalean dago umetxoa.

Ertzaintzak bahitzailearen bila jarraitzen du, baina identifikatuta dute, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez. Bahiketaren egilea 24 urteko emakumea da, 1,60 metro altu eta gorpuzkera lodikoa. Ile kizkur luzea motots batean du bildua.

Emakumea 23:00ak aldera ikusi zuten azkenekoz, jaioberria besoetan zuela. Hala erregistratu zuten segurtasun kamerek ere (albiste honekin batera ikus daitezkeenak). Irudiotan ikus daitekeenez, andreak mahuka motzeko kamiseta zuria, marrazki geometriko estanpatudun praka estuak eta kirol-zapatilak zeramatzan. Halaber, ilargi erdiko poltsa beltz txiki bat zeraman aldean, baita rafia motako poltsa angeluzuzen bat ere.

Erkoreka: "Emakumea hainbat haurtxo bahitzen saiatu zen"

Kasuaren inguruko informazioa emateko agerraldia egin du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Legebiltzarraren atarian. Jakinarazi duenez, jaioberria printzipioz ondo dago, baina osasun agintariek baieztatu behar dute hori.

Erkorekaren hitzetan, bahitzailea identifikatuta dute. Emakume gaztea hainbat haurtxo ebasten saiatu zen harik eta lortu zuen arte. Oraindik ez dago argi zergatik jokatu duen horrela, eta atxilotu arte zain egoteko eskatu du.

Ustezko bahitzailea oraindik aurkitu ezin izan duten 24 urteko emakume bat dela baieztatu du Erkorekak
Ustezko bahitzailea oraindik aurkitu ezin izan duten 24 urteko emakume bat dela baieztatu du Erkorekak
Ustezko bahitzailea oraindik aurkitu ezin izan duten 24 urteko emakume bat dela baieztatu du Erkorekak

2:04

Herritarrek emandako laguntza eskertu du, "dei asko jaso ditugu", nabarmendu du.

Horri buruzko informaziorik eman dezakeen pertsona orok, mesedez, jarri harremanetan Emergentzietako Sos-Deiak 112 telefonoarekin, edo bidali mezu elektroniko bat honako helbide honetara: colabora_app@ertzaintza.eus.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak