Gizartea -

Klima aldaketa

Zementuaren industriak atmosferara doazen CO2 emisioen % 8 sortzen du: nola murriztu haren eragina?

INGURUBIDE Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroak eman dizkio eitb.eus-i gakoak zementuaren industriak CO2 emisio gutxiago sortu ahal izateko; hori helburu oso garrantzitsua da klima aldaketaren aurkako borrokan.

Eraikin baten lanak Bilbon. Argazkia: EITB Media.
Eraikin baten lanak Bilbon. Argazkia: EITB Media.
Eraikin baten lanak Bilbon. Argazkia: EITB Media.

JESUS ELORDUI | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zementuaren industriak atmosferara doazen CO2 emisioen % 8-10 sortzen ditu. Datu hori abiapuntu, eitb.eus INGURUBIDE Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroan izan da, eta Diana Garcia proiektu arduradunak gakoak eman dizkigu industria horrek emisio gutxiago sortu ahal izateko. Klima aldaketaren aurkako borrokak orain du nazioarteko eguna, eta helburu hori oso garrantzitsua da borroka horren testuinguruan.

Zergatik kutsatzen du zementuak hainbeste?

Diana Garciak nabarmentzen duenez, produktu batek zenbat kutsatzen duen aztertzen dugunean "horren etapa gehiago hartu behar dira kontuan", ez soilik erabilera; hau da, erreparatu behar zaio "lehengaiaren erauzketari", baina, halaber, lehengaiaren tratamendua, "zementu bihurtzeko", eta, zementua produktu gisa lortuta, "garraioa".

Diana Garcia (INGURUBIDE): ''Produktu batek zenbat kutsatzen duen jakiteko, etapa guztiak aztertu behar dira''

1:05

Zer egin ahal dugu eragin hori murrizteko?

Diana Garciaren esanetan, zementuaren bizitza "zirkulu" bat balitz bezala ulertu beharko genuke. Ekodiseinua izeneko kontzeptuan sakondu du: "Zementuaren hasierako pentsamenduetan, ekodiseinua bururatu behar zaigu. Etapa guztiak hartu behar dira kontuan", lehengaia erauzi aurretik ere.

Ba al dakizu zer den 'ekodiseinua'?
Ba al dakizu zer den 'ekodiseinua'?
Ba al dakizu zer den 'ekodiseinua'?

1:26

Nola egin, eraikin bat jasangarriagoa izan dadin?

Javier Sanchez INGURUBIDEko koordinatzailearen arabera, "bereziki, eraginkortasun energetikoaren alde egitea da kontua". Berriztatze edo birgaitze bat egin behar dugunean, kontuan hartu beharko genituzke honako arlo hauek: "Aireztapena, etxebizitzaren barneko kontsumoak, eta, horrez gain, gaiak birziklagarriak izatea".

Hori, obra berrian, "nahiko erraza da"; eraikin bat berriztatu behar dugunean, aldiz, "kontzeptu horiek guztiak apurka-apurka sartu beharko genituzke: bestelako gaiak bilatu, bigarren erabilerako lehengaia…".

Ordezko gai horietako adibide gisa, Javier Sanchezek lastoa aipatu du. Hurrengo bideoan, halaber, eraikuntza modularra du hizpide: "Pausoak laburtu egiten ditu, eraikuntza prozesuan; eta edozein pauso laburtzeak esan nahi du atmosferara CO2 emisio gutxiago iritsiko direla".

Eraikuntza eredu berria, ordezko gaia erabilita: eraikuntza modularra, lastoa baliatuz
Eraikuntza eredu berria, ordezko gaia erabilita: eraikuntza modularra, lastoa baliatuz
Eraikuntza eredu berria, ordezko gaia erabilita: eraikuntza modularra, lastoa baliatuz

1:26

INGURUBIDE Bilbo hiri Iraunkorrerako baliabide Zentroa da, eta Berdeago Jasangarritasunaren Europako Elkartetik kudeatzen da. Han dira Diana Garcia eta Javier Sanchez.

Hau da INGURUBIDE, Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroa
Hau da INGURUBIDE, Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroa
Hau da INGURUBIDE, Bilbo hiri iraunkorrerako baliabide zentroa

0:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Zer gertatzen ari da Bilbon? Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Euskadiko kutsadura Industria sektorea gaur Ekologia gaur Etxebizitzen merkatua