Gizartea -

OSASUN ALERTA

Sei markatako fruitu lehorretan metalezko partikulak atzeman dituztela ohartarazi dute

Guztira, bederatzi lote dira: Alesto (Lidl), Consum, Carrefour, DIA, Eagle eta Eroski marketako almendrak, kakahueteak eta "cocktail" direlakoak.

Marka hauetako fruitu lehorretan atzeman dituzte metalezko partikula arraroak. Argazkia: EFE
Marka hauetako fruitu lehorretan atzeman dituzte metalezko partikula arraroak
Marka hauetako fruitu lehorretan atzeman dituzte metalezko partikula arraroak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AESAN Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak ohartarazi du metalezko partikula arraroak atzeman dituztela Alesto (Lidl), Consum, Carrefour, DIA, Eagle eta Eroski marketako fruitu lehorretan.

Zehazki, almendra, kakahuete eta "cocktail" direlakoen bederatzi lotetan aurkitu dituzte irregulartasunak. 

Alesto (Lidl), Consum, Carrefour, DIA eta Eagle marketako produktuen kontsumo lehenetsiaren data 2023ko uztailaren 20a da.

Hala ere, azken marka horrek metalezko partikula arrotzak dituzten beste produktu batzuk ere baditu. Kasu horietan kontsumo lehenetsiaren data 2023ko apirilaren 6a, 9a eta uztailaren 1a dira. 

Eroski markako produktuaren kasuan, kakahuete frijituak eztiarekin (100 gramo), kontsumo lehenetsiaren data maiatzaren 25a da.

Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak aipaturiko produktu horiek ez kontsumitzea eta saltokira itzultzea gomendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Osasun albisteak gaur Kontsumoari buruzko albisteak Nutrizioa