Gizartea -

Gastronomia

Hilario Arbelaitzen Zuberoa jatetxea, euskal gastronomiako erreferentzia nagusietako bat, itxi egingo dute

Hilario Arbelaitz sukaldariburuak baieztatu du abenduaren 30ean itxiko dituztela ateak. Arbelaitzek Michelin izar bat du, eta, 71 urterekin, erretiroa hartuko du. "Bizitza berri bat ikusteko gogoa dut, nekatu ere egiten gara momentu batean", onartu du sukaldariak ETBri eskainitako elkarrizketan.

Hilario Arbelaitz, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Hilario Arbelaitz, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Hilario Arbelaitz, artxiboko irudian. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oiartzungo Zuberoa jatetxea, euskal gastronomiaren erreferentzietako bat bera, abenduaren 30ean itxiko dute. Hilario Arbelaitz sukaldariburuak asteartean baieztatu du: Michelin izar bat du, eta erretiroa hartuko du, 71 urterekin.

Oiartzungo baserririk zaharrenean, 700 urteko eraikinean egin du bere ibilbidea Zuberoa jatetxeak. 52 urte joan eta gero, urte amaieran ateak itxiko ditu. Atzerritarrak izan dira, baina batez ere etxekoak etxekoentzat aritu izan dira sukaldean, Eusebio, Jose Mari eta Hilario bera.

"71 urte bizkar gainean, eta, esaten den bezala, guk lehengo erara egiten dugu lana, hasi eta buka, goizean eta goizaldera arte, egunero hemen", azpimarratu du Arbelaitzek ETBri eskainitako elkarrizketan.

Hilario Arbelaitz: ''Urte dezente pasatu dira, bizitza berri bat ikusteko gogoa dut''
Hilario Arbelaitz: ''Urte dezente pasatu dira, bizitza berri bat ikusteko gogoa dut''
Hilario Arbelaitz: ''Urte dezente pasatu dira, bizitza berri bat ikusteko gogoa dut''

01:38

"Horrela, urte dezente pasa ditugu, bizitza berri bat ikusteko gogoa ere bai, nekatu ere egiten da momentu batean", onartu du sukaldariak.

Jatetxetik pasa diren pertsona ospetsuak gogorarazi ditu, besteak beste, Woody Allen, Bruce Springsteen eta Robert de Niro.

Azkenik, sarien gainetik beste helburu bat nabarmendu du Arbelaitzek: "Oroimen onarekin hemendik ateratzeak horrek eman digu saria".

Hilario Arbelaitzek, bere ibilbidean, euskal sukaldaritza tradizionala eta garaikidea uztartu ditu.

Irekita izango den azken egunerako erreserba guztiak hartuta daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Oiartzun Eguneko albisteak Jatetxeak albisteak gaur