Gizartea -

Osasuna

Osakidetza ikertzen ari da ea Santurtziko haur batzuei txertaketa gaizki egin ote dieten

Kabiezeseko osasun zentroko familia batzuk kezka agertu zuten; ondorioz, osasun zerbitzuak martxan jarri ziren haurrak ongi immunizatuta dauden egiaztatzeko.

Adingabe baten txertaketa, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Adingabe baten txertaketa, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB
Adingabe baten txertaketa, artxiboko irudian. Argazkia: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak ikerketa bat jarri du abian Kabiezeseko (Santurtzi) osasun zentroko haur batzuk ondo txertatu ote dituzten argitzeko, familiek zalantzak agertu ostean.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila anbulatorio horretako erizain bat ari da ikertzen, herriko haur talde baten txertaketa egiaztatzeko. Izan ere, zenbait familia izan dira langileak adingabeei txertorik ipintzen ez zielako susmoa azaldu dutenak.

Osasun Publikoak eta osasun zentroak, "txertaketak herritarrengan duen garrantziaz jabetuta", ekimenak uztartu dituzte txertaketa prozesua zuzen egin den ala ez jakiteko.

Horren harira, Kabiezeseko osasun zentroa haur talde zehatz baten familiarekin jarri da harremanetan egoeraren eta immunizatuta ote dauden egiaztatzeko egingo dituzten proben nondik norakoak azaltzeko.

"Susmo horren aurrean berehalakoa izan da erantzuna, familien ongizatea helburu", adierazi du Osakidetzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Santurtzi Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Umeak Txertoak