Gizartea -
Euskal Kazetaritza Sariak
Pablo Gonzalezek jaso du Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell saria
Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak salatu dute Gonzalez inkomunikazio erregimenean dagoela Polonian espetxeratuta eta oraingoz ez direla ezagutzen egozten zaizkion delituak.
Agentziak | EITB Media
Polonian zazpi hilabete espetxeratuta daramatzan Pablo Gonzalez kazetari euskal-errusiarrari eman diote 2022. urteko Euskal Kazetaritza Sarien Adierazpen Askatasunaren Jose Maria Portell Saria, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak jakinarazi dutenez.
Bi erakundeek salatu dute Gonzalez inkomunikazio erregimenean dagoela Polonian espetxeratuta eta oraingoz ez direla ezagutzen egozten zaizkion delituak. "Egoera irregularra, gure lanbidean aritzeko beharrezkoak diren giza eskubideen eta adierazpen askatasunaren aurkakoa", nabarmendu dute.