Gizartea -

Ikerketa

Euskal kostaldea "puntu beroa" da itsasoan dagoen plastikoari dagokionez, AZTIren ikerketa baten arabera

Teknologia zentroak ikerketa burutu du, eta ondorioa da Bizkaiko golkoko hego-ekialdeko plastiko mailak Mediterraneo itsasokoen edo zabor agregazioko beste gune batzuetakoen parekoak direla.

Biarritz. Juncka Abad eitb.eus-eko erabiltzaileak hartutako argazkia.
Biarritz. Juncka Abad eitb.eus-eko erabiltzaileak hartutako argazkia.
Plastikoen pilaketan euskal kostaldea puntu beroa da, AZTIren ikerketa baten arabera

01:55

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko golkoko hego-ekialdea, alegia, euskal kostaldea, "puntu beroa" da itsasoan dagoen plastikoari dagokionez; izan ere, bertako plastiko mailak Mediterraneo itsasokoen edo zabor agregazioko beste gune batzuetakoen parekoak dira, ostegunean Oihane Cabezas itsas zaborretan aditu eta AZTI teknologia zentroko kideak azaldu duenez. AZTIk, azken lau urteotan, ikerketa zuzendu du, Bizkaiko golkoko itsas zaborretako banaketa zaborrak zehazteko; bereziki, arlo hauek izan dituzte aztergai: mikroplastikoen analisia, ibai inguruak eta hondakin flotatzaileak.

Bizkaiko golkoko eremu hori, emaitzen arabera, mikroplastikoetarako "kale itsua" da. Aztertutako lagin guztiak kontuan izanik, mikroplastikoak antzemandako plastikoaren % 93 dira (pisuan, % 28); mesoplastikoak, aldiz, % 7 dira (pisuko % 26); eta makroplastikoak, % 1 (pisuan, % 46).

Topatutako plastikoaren batez besteko ugaritasuna da kilometro koadroko 739.395-2.625.271 bitarteko plastiko piezakoa (kilometro koadroko 998-4.338 gramokoa). Kilometro koadroko 232.227 elementu daude, batezbeste.

Gainera, datuen arabera, Ipar Euskal Herriko uretan Hego Euskal Herrikoetan baino plastiko gehiago daude; hain zuzen, halako bost.

"Miren Argia" eta "Itsas Belhara" arrantza ontziek ere laguntza eman dute, laginak jasotzeko, kostaldeko uretan, bai Ipar Euskal Herrian baita Hego Euskal Herrian ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Zientzia albisteak Zientzia hedapena gaur Ingurumena azken ordukoa Kantauri itsasoa albisteak Euskal Herriko kutsadura gaur Arrantza albisteak 2024