Gizartea -
animaliak
Amorruaren aurkako txertoa derrigorrezkoa da txakurrentzat EAEn gaurtik aurrera
12 astetik gorako txakur guztiek jaso beharko dute txertoa.
eitb media
Amorruaren aurkako txertoaren derrigortasuna indarrean sartu da Euskal Autonomia Erkidegoan astelehen honetan. Hala, gaurtik aurrera, txakurren zaintzaileen ardura izango da albaitariarengana jotzea, animalioi txertoa jartzeko.
300.000 txakur inguru dira gaur egun EAEn eta, horien artean, 12 astetik gorako guztiak daude txertoa jasotzera derrigortuta; 24 asteak bete baino lehen, jaioberrien kasuan.
Orain arte, EAE, Katalunia eta Galizia ziren Espainiako Estatuan derrigortasunik ez zuten erkidego bakarrak. Eusko Jaurlaritzaren arabera, albaitarien aspaldiko eskaria zen.
4:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea