Gizartea -

Trafikoa

N-1eko errei bat itxita Alegia parean eta Irungo noranzkoan, kamioi batek izandako matxura tarteko

Ilarak sortu dira. 09:15ak aldera, matxura izan du autoak zeramatzan kamioiak eta bidean traba egiten geratu da. Garabia bertan da.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidea itxi behar izan dute, Alegia parean (Gipuzkoa) eta Irungo noranzkoan, kamioi batek izandako matxura tarteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. 10:40ak aldera, errei bat ireki dute, baina bestea zarratuta zegoenez, ilarak zeuden oraindik.

Iturrion arabera, autoak zeramatzan kamioi batek matxura izan du goizean, 09:15ak aldera. Trafiko Zuzendaritzak garabia bidali du bertara, ibilgailua bidetik kentzeko, eta lanok egiteko, errepidea itxi dute Irungo noranzkoan.

Ilarak sortu dira, Segurtasun Sailak norainokoak diren zehaztu ez badu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak N-1