Gizartea -
Istripua mendian
Anboto mendian istripua izan duen 50 urteko mendizale bat erreskatatu dute
Emakumea erori egin da. Bizkaiko eta Osakidetzako suhiltzaileak bertaratu dira, baita Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat ere. Mendizalea Galdakaoko Ospitalera eraman dute helikopteroz.
Agentziak | Eitb Media
Euskadiko larrialdi zerbitzuek 50 urteko mendizale bat erreskatatu dute igande arratsaldean, Anboto mendilerroan, Atxondon.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, arratsaldeko ordu biak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin du mendizale bat Anboto mendilerroan erori dela. Bizkaiko eta Osakidetzako suhiltzaileak bertaratu dira, baita Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat ere.
Erreskatatzaile bat zauritutako emakumea zegoen lekura iritsi da, eta Galdakaoko Ospitalera eraman dute helikopteroz.