Gizartea -
Osasuna
Haurrentzako gripearen aurkako sudur barneko txertoa laster helduko da farmazietara
2 eta 17 urteko bitarteko adingabeei zuzendutako sudur barneko txertoa mintzagai izan dugu Miguel Angel Gastelurrutia Gipuzkoako Farmazialarien Elkarte Ofizialaren presidentearekin Radio Euskadiko "Crónica de Fin de Semana" irratsaioan.
T.S.J. | L.P.C. | EITB MEDIA
Gripearen aurkako sudur barneko txertoa laster iritsiko da farmazietara. Txerto berri hori 2 eta 17 urteko adingabeentzat zuzenduta dago, aldez aurretiko mediku-errezeta bidez, eta litekeena da helduei zuzendutako txertoari ere baimena ematea.
Europako Sendagaien Agentziak onartutako haurrentzako sudur barneko txerto hori datozen egunetan jarriko dute salgai.
Covidari aurre egiteko aurreko urteetako neurriak murriztu direnez, gripearen intzidentzia altua espero da aurten.
Gripearen aurkako sudur barneko txertoaz mintzatu da Miguel Angel Gastelurrutia Gipuzkoako Farmazialarien Elkarte Ofizialaren presidentea Radio Euskadiko "Crónica de Fin de Semana" irratsaioan.