Gizartea -

Hiesa

Adituek GIBari buruz ohartarazi dute: "Etengabe ikusten ditugu infektatzen diren gazteak"

Hiesari eta Sexu Transmisioko Infekzioei buruzko XX. Kongresu Nazionalaren aurkezpenean, ohartarazi dute birusa "ez dela desagertu". Era berean, preserbatiboa eta diagnostiko goiztiarra erabiltzeak gaixotasuna geldiarazteko duen garrantzia azpimarratu dute.

Hiesari eta Sexu Transmisioko Infekzioei buruzko XX. Kongresu Nazionalaren aurkezpena. Argazkia: EFE
Hiesari eta Sexu Transmisioko Infekzioei buruzko XX. Kongresu Nazionalaren aurkezpena. Argazkia: EFE
Hiesari eta Sexu Transmisioko Infekzioei buruzko XX. Kongresu Nazionalaren aurkezpena. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiesari eta Sexu Transmisioko Infekzioei buruzko XX. Kongresu Nazionalean parte hartuko duten adituek ohartarazi dute GIBa "ez dela desagertu", eta kutsatze kasu berriak daudela. Kongresua asteon egingo da Bilbon, Hiesaren Diziplina arteko Espainiako Elkarteak (SEISIDA) antolatuta.

Era berean, preserbatiboa eta diagnostiko goiztiarra erabiltzeak gaixotasuna geldiarazteko duen garrantzia azpimarratu dute.

"Gaixotasuna prebenitzeko tentsio soziala galdu da"

Kongresua gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan, Concepcion Amador SEISIDAko presidenteak; Marta Pastor Bizkaisidako ordezkari eta SEISIDA Fundazioko kideak; Miguel Angel Von Wichmann Donostia Ospitaleko doktore eta SEISIDAko kideak; Julia del Amo Osasun Ministerioko GIB, Sexu Transmisioko Infekzio, Hepatitis eta TB zuzendariak; Antonio Arraiza Eusko Jaurlaritzako Hiesa eta Sexu Transmisioko Infekzioen Egitasmoko arduradunak; eta Marco Imbert Escobar Euskalsidako presidenteak.

Nabarmendu dutenez, GIB duten pertsonen bizi-itxaropena gainerako biztanleenaren parekoa da. Infektatuen batez besteko adina 50 urtetik gorakoa da; beraz, zahartzeari aurre egin behar diote, eta zahartze horretan gaixotasunarekin bizi behar dute, eta hori erronka handia da mundu osoko osasun sistementzat.

"Gaixotasuna prebenitzeko tentsio soziala galdu da, babesik gabeko sexu harremanak izaten dira, eta etengabe ikusten ditugu infektatzen diren gazteak", ohartarazi du Miguel Angel Von Wichmann gaixotasun infekziosoetan adituak.

Presentación del congreso en Bilbao. Foto: EFE

"GIBarekin bizi diren pertsona gehienentzat, gaixotasun kroniko bihurtu da, eta osasun sistema behar desberdinetara egokitu behar da", ziurtatu du.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Hiesaren eta Sexu Transmisioko Infekzioen Planaren arduradunak adierazi duenez, 2020an 119 diagnostiko berri izan ziren Euskadin, gehienak gizonezkoetan, baina "kezkagarriena diagnostiko berantiarrak dira oraindik, % 50 baino gehiago". Sexuala da oraindik transmisio bide nagusia, eta kutsatu berrien batez besteko adina 30 urte ingurukoa da.

Urtero, 150 kasu berri diagnostikatzen dira Euskadin, eta zifra horiek 100 kasu ingurura jaitsi dira pandemiaren azken bi urteetan, baina Arraizak ohartarazi du aurten pandemiaren aurreko zifretara itzuliko dela.

"Espero dugu ez iristea, baina hurbilduko da", esan du, preserbatiboaren eta diagnostiko goiztiarraren beharra azpimarratzeko; izan ere, "pertsona horri zenbat eta lehenago diagnostikatu, orduan eta tratamendu hobea izango du, eta beste batzuei transmititzeko aukera gutxiago egongo da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak