Gizartea -

Hirugarren edizioa

Euskaraldian belarriprest eta ahobizi gisa izena emateko epea gaur irekiko da

Euskararen aldeko ariketa sozial erraldoiaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da.

Euskaraldiaren hirugarren edizioaren kartela, "Hitzez ekiteko garaia" da leloa
Euskaraldiaren hirugarren edizioaren kartela, "Hitzez ekiteko garaia" da leloa
Euskaraldiaren hirugarren edizioaren kartela, "Hitzez ekiteko garaia" da leloa

N. V. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaraldiaren hirugarren edizioan belarriprestek eta ahobiziek izena emateko epea gaur, irailaren 28an, irekiko da, eta ekimenaren arduradunek horren berri emateko ekitaldia dago antolatuta Bilbon.

Hain zuzen, ekitaldia Kafe Antzokian izango da, 19:00etan, eta, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak eta Kike Amonarriz Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak parte hartuko dute.

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en.

Hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da, eta, aurrekoetan bezala, helburu nagusia euskararen erabilera handitzea izango da, herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta. Ekimenak helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Gizartea Albisteak Gaur Azken kultur albisteak Gaurko azken orduko albistea Euskaraldia