Amarauna -
Finlandiako gastronomia
Tytti Thusberg diseinatzaileak Finlandiako zein jaki ekarri ote du Amaraunekoek dastatzeko?
Finlandian negu partean sarri jaten duten jakia da. Patata du oinarri eta labean egiten da. Hori dastatuz Finlandia ezagutu dugu. Kontatu du etxe bakoitzak baduela bunker bat aspalditik Errusiarrengandik babesteko sortua, beti izan delako bi herrialdeen arteko harremana tira-biratsua
Arantxa Arza | EITB Media
Tytti Thusberg diseinatzaileak ekarri duen jakiak patatak ditu oinarrian. Xerratu, eta esnegaina bota behar da, baratzuri pixka batekin. Beste geruza bat labeko tartera osatu arte eta ondoren, gozo-gozo labean egin. Hori dastatuz ezagutarazi du 26 urte Donostian daramatzan diseinatzaileak. Finlandiarrak aurrikuspenez jokatzea gustazen zaiela aitortu du, ez zaiela inprobisatzerik gustatzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea