Gizartea -

Euskara

Euskara eskakizuna baliogabetu zuen epaia aztertzen ari da Irungo Udala

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak diskriminatzailetzat jo zuen iaz Irungo Udaltzaingorako deialdian euskarako maila linguistikoa eskatzea. CCOO sindikatuak jo zuen epaitegietara eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion. Irungo Udalak, epaiarekin ados ez eta helegitea jarri zuen.

Irungo udaletxea. Artxiboko argazkia: Victor Uriarte
Irungo udaletxea. Artxiboko argazkia: Victor Uriarte
Auzitegi Gorenak ezetzi du euskara eskakizunei buruzko Irungo Udalaren helegitea

01:25

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak diskriminatzailetzat jo zuen iaz Irungo Udaltzaingorako deialdian euskarako maila linguistikoa eskatzea. CCOO sindikatuak jo zuen epaitegietara eta EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zion. Epaiak zioen euskara jakin beharrak zenbait hiritar diskriminatzen zituela.

Irungo Udalak, epaiarekin ados ez eta helegitea jarri zuen, eta gaur iritsi da Espainiako Auzitegi Gorenaren erantzuna. Irungo Udalaren helegite hori ez du tramitera ere onartu, forma akatsa dagoela adierazita. Beraz, hemen ixten da epaitegietako bidea Irungo Udalarentzat.

Gorenaren hitzetan, errekurtsoak ez du oinarri egokirik.

Euskararen aldeko erakundeek kezkaz hartu dute berria. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eta Kontseiluak salatu zuten EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia "politikoa" dela, juridikoa baino gehiago.

Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekak adierazi zuenez, epaiak zuzenean erasotzen ditu Irungo herritarren hizkuntza-eskubideak: "Herritarren hizkuntza-eskubideak bermatuko badira, horretarako langile gaituak behar dira, eta langile elebidunak dira herritar guztiei zerbitzua eman diezaieketenak".

Bestalde, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaoren iritziz, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia "eskuhartze bortitza" da: "Beste behin ere, gogorarazi nahi dute hizkuntza-politikaren eremuan zeinek duen azken hitza eta, ondorioz, neurri eragingarriak hartzen direnean, azken erabakia zeinek duen gogora ekarri nahi izan dute. Horrexegatik, epaia juridikoa baino, politikoa dela berretsi nahi dugu".

Asteon Gasteizko epaitegi batek UGT sindikatuari arrazoia eman dio, eta Euskadiko Udaltzaingoen lan poltsarako euskararen B2 maila ez dela beharko erabaki du. Eusko Jaurlaritzak helegitea jarriko dio ebazpenari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Gipuzkoa Auzitegi Gorena Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak