Gizartea -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Txertaketa kanpaina EAEn, erreferendumak Ukrainan eta balizko itunak aztergai
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 23, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Txertaketa kanpaina aurkeztuko dute EAEn: Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gripearen eta koronabirusaren kontrako txertaketa kanpaina aurkeztuko du goizean. Urrian hasiko da.
- Errusiarzaleek erreferendumak egingo dituzte Ukrainan: Donetsken, Luhansken, Khersonen eta Zaporizhian deitu dituzte gaurtik aurrera eta hilaren 27ra arte. Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainan "mobilizazio militar partziala" egitea agindu osteko testuinguruan egingo dituzte.
- Balizko itunak, aztergai EITBn: Iñigo Urkullu lehendakariak "herri akordio"en garrantzia azpimarratu zuen atzokoan. Horri buruz mintzatuko dira Maddalen Iriarte (EH Bildu), Euskadi Irratian; Idoia Mendia (PSE-EE), Radio Euskadin; Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos), ETBn, eta Igor Arroyo (LAB), Radio Vitorian.