Gizartea -
Abusuak
Adingabe batek sexua-abusuengatik monitore baten aurkako salaketa jarri du Arabako Aldundiaren zentro batean
Abuztuaren hasieran gertatu ziren abusuak eta gazteak orain astebete jarri du salaketa Ertzaintzan. Gertakarien berri izan bezain laster, zentroa kudeatzen duen enpresak monitorea baztertu zuen, eta kaleratzeko espedientea zabaldu zion.
EITB Media
Sexu-abusuengatik salaketa jarri du Arabako Aldundiak kudeaturiko zentro batean tutoretzapean den adin txikiko neska batek, monitore baten aurka.
Radio Vitoriak jakin ahal izan duenez, ustez, abuztuaren hasieran gertatu ziren abusuak eta gazteak orain astebete jarri du salaketa Ertzaintzan.
Zentroko hezitzaile batek eta zuzendariak berak lagunduta, biktimak salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzaren aurrean.
Gertakarien berri izan bezain laster, zentroa kudeatzen duen enpresak monitorea baztertu zuen, eta kaleratzeko espedientea zabaldu zion. Espedientea ebazpenaren zain dago orain.
Bestalde, Arabako Foru Aldundiko iturriek ziurtatu dutenez, adingabea babesteko eginbeharra beteko du erakundeak, eta ikerbidea abiatzen denean auzian pertsonatuko da.