Gizartea -
Indarkeria matxista
14 urteko neska batek bortxatu egin dutela salatu du Donostian
Erasoa joan den larunbat goizaldean gertatu zen Loiolako Erriberetan, Ertzaintzak azaldu duenez. Biktima nahiz ustezko erasotzailea adin txikikoak dira.
Agentziak | EITB Media
14 urteko neska batek Donostiako Loiolako Erriberak auzoan bortxatu egin zutela salatu du, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Erasoa joan den larunbat goizaldean gertatu zen, iturri berberek argitu dutenez, eta biktima nahiz ustez erasoa egin zion mutila adin txikikoak dira.
Ertzainak ez du erasoaren inguruko zehaztasun gehiago eman nahi izan, eta ikerketa zabaldu du gertaerak argitzeko.
Loiolako Erriberetan auzoko festak ospatu dituzte pasa den asteburuan. Ostiraletik larunbaterako gauean, besteak beste, gazte ugari bildu zituen DJ ezagun batekin dantzaldia izan zen.