Gizartea -
OSASUNA
Ibiltzean pausoen erritmo azkartzeak dementzia, bihotz-gaixotasunak eta minbizia izateko arriskua murrizten du
Urratsen intentsitatea eta abiadura areagotzean, onurak are handiagoak dira, Sydneyko Unibertsitateak eta Danimarkako Hegoaldeko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ibiltzean urrats azkarreko erritmoak osasunaren onurak areagotzen ditu, Sydneyko Unibertsitateak eta Danimarkako Hegoaldeko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera.
Egunean 10.000 aldiz ibiltzeak dementzia, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia izateko arriskua murrizten du, baita arrazoi horietakoren batengatik hiltzeko arriskua ere. Baina, urratsen intentsitatea areagotzen bada, onura horiek are handiagoak izango dira.
Matthew Ahmadi ikerketaren egilekide nagusiak adierazi duenez, "osasuna babesteko onurak lortzeko, egunean 10.000 urrats emateaz gain, gizarteak azkarrago ibiltzeko aukera du".
Era berean, bi unibertsitateetako ikertzaileek frogatu dute egunean 3.800 pauso emanda, dementzia arriskua % 25 murrizten dela, eta 9.800 urrats emanda, % 50.