Gizartea -
polemika
Polemika frantziar txirrindularitzan, gizonei business hegaldiak eta emakumeei ekonomikoak erosi ostean
Frantziako Txirrindularitza Federazioak argudiatu du, emakumeek ez bezala, gizonezkoek munduko titulua defendatuko dutela.
eitb media
Frantziako Txirrindularitza Federazioak (FFC) polemika piztu du gizkonezko txirrindulariei hegazkin-txartelak business klasean erosi dizkietelako, igande honetan hasiko den Australiako munduko txapelketetara joateko. Izan ere, emakumeei eta gainerako ordezkariei txartel ekonomikoak erosi zaizkie.
FFCk bidaia garestia dela esanez argudiatu du, eta, gizonak, Julian Alaphilippek bi urtez jarraian irabazitako munduko titulua jokatzen ari direla.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea