Gizartea -
PRESOAK
Sarek euskal gizartea "prest" ikusten du ETAko presoen "etxera itzultzeko prozesua" gauzatzeko
Herritarren sareak urriaren 8rako mobilizazio bat eta jaialdi bat antolatu ditu Donostian, "Etxera bidea gertu" lelopean.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Sarek euskal herritarrak "prest" ikusten ditu ETAko presoen "etxera itzultzeko prozesua" gauzatzeko. Hala ere, nabarmendu du "oraindik bide luzea dagoela salbuespen-egoera amaitzeko".
Hala jakinarazi du herritarren sareak larunbat honetan Donostian egin duen prentsaurrekoan. Bertan, gogorarazi du urriaren 8an mobilizazio bat eta jaialdi bat antolatu dituela Gipuzkoako hiriburuan, "Etxera bidea gertu!" lelopean.
Sareko kideek adierazi dute egun hori aprobetxatu nahi dutela bi mezu bidaltzeko. Lehena, "euskal presoak etxetik gero eta hurbilago" daudela; eta bigarrena, herritarrak "prest" daudela etxera itzultzeko prozesu hori gauzatzeko.
Jakinarazi dutenez, aipatutako egunean parte hartuko dute Maddalen Lujanbiok, Amets Arzalluzek eta Eñaut Elorrietak, eta beste hainbat euskal talde eta abeslariek, hala nola Belako, Rotten XIII eta Su Ta Gar.