Gizartea -

SEXU-ABUSUAK

Zein ondorio izan ditzake aita santuak Gaztelueta ikastetxeko auzia berriz zabaldu izanak?

Frantzisko aita santuak atzo ikastetxeko sexu abusuen auzia berriz zabaltzeko agindua eman ondoren, eitb.eus harremanetan jarri da Zuzenbide kanonikoko adituekin.

Leioako Gaztelueta ikastetxea. Artxiboko argazkia: EFE.
Leioako Gaztelueta ikastetxea. Artxiboko argazkia: EFE.
Teruelgo gotzaina buru izango duen epaimahai eklesiastikoak Gazteluetako kasuaren inguruko ikerketa hasiko du

01:11

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santuak Gaztelueta ikastetxean adin txikiko ikasle batek pairatutako sexu abusuen auzia berriz zabaltzeko agindua eman zuen atzo, eta zuzenbide kanonikoko tribunal bat izendatu zuen gertatutakoa esparru erlijiosoan ikertzeko asmoarekin.

Kasua Espainiako Zigor zuzenbidearen eskumena da, eitb.eus harremanetan jarri den adituen arabera.

Eliza katolikoaren prozedura, alegia, Estatuaren zuzenbidearen ezberdina da. Elkarrizketatuek tribunal kanonikoaren emaitzei itxarotea gomendatzen dute, nahiz eta ez jakin noiz hel daitekeen emaitza hori.

Hala ere, adituek aurreratu dutenez, Elizak erabakitakoak ez du eraginik izango ez biktiman, ez ikastetxean. Azken horri dagokienez, ez dute "erantzukizun ekonomikorik edo penalik" ikusten.

Bizkaiko Audientziak 2018an ikastetxeko irakasleari 11 urteko espetxe zigorra egotzi zion, baina Auzitegi Gorenak zigorra bi urtetara aldatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Aita santua bideoak Gaurko titularrak Leioa bideoak Gaurko azken orduko albistea Sexu erasoak gaur Elizan izandako abusuen kasuak Gotzain Biltzarraren albisteak gaur