Gizartea -

Otsailetik espetxean

Polonian kartzelatuta dagoen Pablo Gonzalezek Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegira jo du

Salaketan argudiatu dutenez, espetxeratzeak ez ditu justiziako gutxieneko minimoak betetzen, eta Gonzalez dagoen baldintzek ez dituzte errespetatzen giza eskubideak. Euskal kazetaria otsailaren 28tik dago preso eta inkomunikatuta.

Pablo Gonzalez. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Pablo Gonzalez. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.
Pablo Gonzalez. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polonian otsailetik kartzelatuta dagoen Pablo Gonzalez euskal kazetariak Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegira jo du, bere auzia eta egoera bertara eramatea helburu.

'El Salto' eta 'Publico' hedabideen arabera, kazetariaren inguruko pertsona batek jarri du salaketa Auzitegiaren aurrean. Bertan argudiatu dute espetxeratzeak ez dituela betetzen justiziako gutxieneko minimoak, eta Gonzalez dagoen baldintzek ez dituztela giza eskubideak errespetatzen.

EITB Mediak, gainera, Oihana Goirienarekin hitz egin du, alegia, Pablo Gonzalezen bikotekidearekin; Goirienak esan duenez, familia "kezkatuta" dago, kazetariaren "osasun fisikoagatik eta buruko osasunagatik", kontuan izanik zazpi hilabete daramatzala kartzelan familiarekin komunikatu gabe. Senideek jakin badakite Estrasburgoko prozesua "luzea" izango dela, baina espero dute Auzitegiak aintzat hartzea bidegabekeria gauzatzen ari direla.

Pablo Gonzalezen emaztea: 'Pablok sentitzen duen ezintasun eta zaurgarritasunaren isla da salaketa'
Pablo Gonzalezen emaztea: 'Pablok sentitzen duen ezintasun eta zaurgarritasunaren isla da salaketa'
Pablo Gonzalezen emaztea: 'Pablok sentitzen duen ezintasun eta zaurgarritasunaren isla da salaketa'

01:22

Gonzalez otsailaren 28tik dago preso eta inkomunikatuta, alegia, Polonia eta Ukraina arteko mugan Ukrainako gerraren eta horren ondorioen berri ematen ari zela atxilotu zutenetik. Poloniako Barne Segurtasunerako Agentziak Errusiaren espioi izatea egotzi dio.

Abuztuan, Poloniako Przemysleko auzitegiak kazetariaren behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatu zuen. Apelazio Auzitegiak luzapen horren aurkako demanda baztertu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina Errusia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra Estrasburgoko Auzitegia epaiketak Zer gertatu da gaur Varsovian?