Gizartea -
Indarkeria matxista
Arguedasen senarrak labankatutako emakumeak ospitalean jarraitzen du pronostiko erreserbatuarekin
Hiru labankada eman zizkion emakumeari, eta horietako batean, emakumea larri zauritu, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Gizonezkoa aldameneko kale batean atxilotu zuten.
Agencias | EITB Media
Astearte honetan Arguedasen (Nafarroa) senarraren eskutik hiru labankada jasan zituen 44 urteko emakumea egonkor dago, pronostiko erreserbatuarekin, hots, bilakaera zalantzagarriarekin, eta ebakuntza kirurgikoren bat egin behar zaion jakiteko zain dago, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
50 urteko gizonak, berriz, atxilotuta jarraitzen du, eta ostegun honetan, hilak 15, eramango dute epailearen aurrera.
Hiru labankada eman zizkion emakumeari, eta horietako batean, emakumea larri zauritu, eta ospitalera eraman behar izan zuten. Gizonezkoa aldameneko kale batean atxilotu zuten. Guardia Zibilei aurre egiten saiatu zen, nahiz eta ordurako arma zuririk eskutan ez izan. Hala ere, erasoan erabilitako labana berreskuratu ahal izan zuten agenteek.