Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Arguedasen, emaztea sastatzea eta larri zauritzea egotzita
Larrialdi zerbitzuek 44 urteko biktima Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman behar izan dute.
Agentziak | EITB Media
Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Arguedasen (Nafarroa), minutu batzuk lehenago emaztea etxean sastatzea egotzita.
Hiru labankada eman dizkio, eta horietako batek emakumea larri zauritu du. Biktima ospitalera eraman behar izan dute.
50 urteko gizonezkoa aldameneko kale batean atxilotu dute, Guardia Zibilak zehaztu duenez.
Atxilotuak guardia zibilei aurre egin die, nahiz eta ordurako arma zuririk eskutan ez izan. Hala ere, erasoan erabilitako labana berreskuratu ahal izan dute agenteek.
Larrialdi zerbitzuek 44 urteko biktima Tuterako Sofia Erregina Ospitalera eraman behar izan dute. Atxilotuak indarkeria matxistaren aurrekaririk ez zuela esan dute iturriek.