Gizartea -

Nazio Batuen Erakundea

Bilbok NBEko Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza hartuko du

Nazio Batuen Erakundeko High Level Political Forumean, New Yorken, Local 2030 Koalizioaren Idazkaritza Bilbon kokatzea defendatu zuen Eusko Jaurlaritzak iragan uztailean.

Irudia: Irekia
Irudia: Irekia
Irudia: Irekia

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbok NBEko Local 2030 Koalizioaren Idazkaritzaren egoitza hartuko du.

Nazio Batuen Erakundeko High Level Political Forumean, New Yorken, Local 2030 Koalizioaren Idazkaritza Bilbon kokatzea defendatu zuen Eusko Jaurlaritzak iragan uztailean.

Hautagaitzaren aurkezpena bideo baten bidez egin zuten Iñigo Urkullu lehendakariak, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Jose Manuel Albares Atzerri ministroak eta Ione Belarra Giza Eskubide eta 2030 Agenda ministroak. Gainera, Unai Telleria Euskadik AEBetan duen ordezkaria ekitaldia izan zen.

'Local 2030'k bertako eragile sozial eta politikoak nazioarteko eta Estatuko ordezkariekin harremanetan jarri nahi ditu; garapen jasangarriaren helburuen inguruan indarrak batzeko plataforma gisa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Iñigo Urkullu Bizkaia New York Euskal Autonomia Erkidegoa NBE Gizartea Juan Maria Aburto Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena